‘Aisialdi Gaztea’ egitarauaren aurkezpena

Anboto 2016ko urr. 24a, 13:42

Familiei informazioa emateko hitzaldia egingo dute bihar, 18:15etan, Txanporta kultur etxean, eta urriaren 28an, Abadiñoko probalekuan egingo duten aurkezpen jaiarekin hasiera emango diote egitarauari.

“Gazteei aisialdiko ekitaldiak euskeraz egiteko aukera emateko” Abadiñoko Udalak Aisialdi Gaztea egitarauaren hirugarren edizioa jarriko du martxan. 10-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitarau honen ekintzak asteburuetan burutuko dituzte. Iaz 30 neska-mutilek hartu zuten parte antolatu ziren ekintzetan. Gaupasa bat, sukaldaritzako tailerrak eta pelikula emanaldiak egin zituzten esaterako.

Bariku honetan egingo duten jaian izena emateko epea zabalik dago urriaren 26ra arte. Errota kultur etxean zein udal mediatekan izena eman daiteke. Bost eurotako bermea jarri beharko da (jaiaren egunean itzuliko dietena). Jaia 18:00etatik 21:00etara izango da Abadiñoko probalekuan. Konfiantza eta jakintzazko jolasak egingo dituzte, zunba saio bat burutuko dute. Jaiari amaiera emateko afari herrikoia prestatuko dute bakoitzak etxetik ekarritako janariarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!