Gaztetxearen urteurrena ospatzen dabiltza Abadiñon

Anboto 2016ko urr. 24a, 13:00

Abadiñoko Gaztetxea zabaldu zenetik 18 urte pasatu dira eta urteurren hori ospatzeko hainbat egunetako jaia antolatu dute.

Atzo, urteurren egunean hasi, eta zazpi egunez jai giroa izango da nagusi Abadiñoko Gaztetxean. Haur, gazte zein helduentzako hainbat ekitaldi antolatu ditu Abadiñoko Gazte Asanbladak. 19:00etan herriko dantzarien ekitaldiarekin hasi eta azaroaren 2ra arte urteurrena ospatzeko egitarauarekin ibiliko dira.

Abadiñoko Gaztetxeko 18.urteurrenaren egitaraua:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!