Abadeortu kaleko etxebizitza bateko sutea amatatu dute suhiltzaileak

Anboto 2016ko urr. 20a, 16:58

Arratsaldeko lau terdiak inguruan jaso dute suhiltzaileek Abadeortu kaleko etxebizitzako sutearen abisua, eta Iurretako suhiltzaile-parkeko dotazio bat sua amatatzen ibili da.

Erre den etxeko bizilagunei gaurko gaua herriko ostatu batean igarotzea eskainiko die udalak, Jose Luis Navarro alkateak adierazi duenez, eta beraien egoeraren berri jasotzeko, beragaz batzartzera deituko ditu bihar. Navarrok azaldu duenez, Abadiñoko Udalak ez dauka hau bezalako kasuetarako protokolorik, eta kasuan kasuko beharrizanei erantzuteko neurriak hartuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!