Quintairos erruduntzat jo du zinpeko epaimahaiak, aho batez

Anboto 2016ko urr. 20a, 16:21

2014ko abenduaren 10ean Amelia Rodriguez bere amaginarreba eta Mari Luz Alejo bere emaztea hiltzeaz akusatutako Benito Quintairos abadiñarra erruduntzat jo dute zinpeko epaimahaiko bederatzi kideek. 43 urteko espetxe zigorra eta 300.000 euroko kalte-ordaina eskatu dute Quintairosentzat. 

Asteartean hasi zen Quintairosen aurkako epaiketa, Bizkaiko Probintzia epaitegian, gaur eman dute jakitera zinpeko epaimahaiaren erabakia, eta orain, epailearen esku egongo da akusatuari zigorra ezartzea.

Berria egunkariak jakitera eman duenez, zinpeko epaimahaiak aintzat hartu ditu akusazioek larrigarri bezala aurkeztu zituzten senidetza eta azpikeria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!