Gazteek bakeaz eta bizikidetzaz gogoeta egiteko egitaraua

Aimar Esteban 2016ko urr. 17a, 09:52

Abadiñoko Udalak eta Gaztediaren Euskal Kontseiluak Bake Ekimenak programa antolatu dute. 18-30 urte bitarteko gazteek gatazkari buruz gogoeta egitea dute helburu. Horrela, bazkeaz eta bizikidetzaz hitz egiteko tailerrak egingo dituzte urriaren 29tik azaroaren 11ra bitartean.

Giza eskubideen defentsan oinarrituta, txangoak, eztabaidak eta tailerrak egingo dituzte Txanporta Kultur Etxean. Parte-hartzea dohainik da. Izena emateko 944669420 telefonora deitu edo gazteria@abadiano e-postara idatzi behar da. Programa osoan zein ekimen zehatzetan izena emateko aukera dago. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!