Gazteei lanpostua bilatzen laguntzeko tailerra Abadiñon

Anboto 2016ko urr. 11a, 10:20

Abadiñoko Udalak martxan jarri du lanpostua bilatzeko tailerra gazteentzat. Hautaketa prozesu eta lan elkarrizketen aurrean nola jokatu edota kurrikulumak zein aurkezpen gutunak egiten erakutsiko diete.

17-30 urte bitarteko gazteek aukera izango dute Errota Kultur Etxean egingo den tailer honetan parte hartzeko. Hitzordua azaroaren 5ean izango da goizeko 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 28ra arte eta doakoa izango da Abadiñon erroldatutako gazteentzat. Kanpokoentzako bost euroko kostea izango du. Matrikulazioa Errotan bertan zein Udal Medietekan egin daiteke.

Ima Zapardiez gazteria arloko zinegotziaren hitzetan tailer honetan "tresnak eman nahi dizkiegu neska-mutilei jakin dezaten nola bereiztu beren burua eta errazago gerta dakien lana aurkitzea".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!