Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari buruzko batzarra egingo dute, martitzenean

Anboto 2016ko urr. 3a, 12:00

Traña-Matienako Errota kultur etxean egingo dute batzarra, bihar, 18:30ean. Gobernu taldeak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren lehen zirriborroa aurkeztuko du, eta herritarrei euren iritzia emateko gonbidapena egingo die.

Udaleko gobernu taldeak komunikabideetara bidali duen oharrean azpimarratu duenez, "Abadiñoko oraingo HAPOa 1987koa da eta, hortaz, zaharkituta dago. Gaur arte, udalak hirigintza arloko lanen bat egin nahi izan duen bakoirzean, aldaketa puntualak onartu ditu. Horregatik da hain garrantzitsua herritar guztiontzat HAPOren berrikusketa egitea".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!