Katalamixon aisialdi talde berria aurkeztuko dute, bihar

Anboto 2016ko ira. 29a, 12:23

Katalamixon aisialdi talde berria eratu dute Abadiñoko hainbat gaztek, eta elkarte berriaren jendaurreko aurkezpena egingo dute, bihar arratsaldean. Zelaietan eta Traña-Matienan egingo dituzte aurkezpenak: Txanporta kultur etxean, 18:00etan; eta Errotan, 19:00etan.

Berbaro elkarteak lagunduta, udalaren aisialdi programaren kargu egin ziren duela bi urte, aurten Katalamixon elkartea sortu duten begirale gazte hauek. Abadiñoko gazteei orain arte eduki ez duten eskaintza egiten jarraitu gura dute: herritik eta herriarentzat eraturiko euskarazko aisialdirako programa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!