Kamioi eta auto batek istripua izan dute Abadiñon

Anboto 2016ko ira. 29a, 10:19

Istripua izan dute auto eta kamioi batek BI-633 errepidean, Abadiño parean Ondarroarako norazkoan.

Ezbeharra 9:30ean gertatu da eta ertzaintzak jakitera eman duenez ez da zauriturik egon. Bestalde, erreil bat itxita egon den arren, momentu honetan errepidea zabalik dagoela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!