Urriaren 17tik abenduaren 12ra arte egingo dute Coaching-a norbere burua ezagutzeko, aldatzeko eta ekiteko tailerra, apirilean hasiko da mindfullness ikastaroa, otsailean zoru pelbikoa lantzeko saioak, eta azaroaren 18tik 29ra egingo dute autodefentsa feminista tailera.
Ikastaro bakoitzaren hasiera egunera arte eman daiteke izena Errota eta Txanporta kultur etxeetan, eta baita berdintasuna@abadiano.org helbidera idatzita ere.