Abadiñon auto istripua gertatu da, eta lagun bik zauri arinak izan dituzte

Anboto 2016ko ira. 17a, 10:38

Goizeko 09:00etan jazo da istripua N-634 errepidean, Estampaciones Bizkaia enpresaren eremuan. Galdakaoko ospitalera eroan dituzte lagun bi zauri arinekin, Ertzaintzaren arabera. 

Istripuaren eraginez, trafikoa erregulatu behar izan du Ertzaintzak ia ordubetez. Dagoeneko libre dago errepidea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!