Baserri egunaren 5. edizioa, barikuan

Anboto 2016ko ira. 13a, 12:10

Askotariko ekintzak izango dira irailaren 16an Traña plazan antolatuko duten V. Baserri Egunean. Aurreko urteetan bezala, arratsaldez egingo dituzte ekintzak, 17:00etatik 20:00etara. Bertako produktuen azoka egingo dute 17:00etatik 19:00etara, eta birziklatzen edo serigrafiatzen ikasteko aukera izango dute tailerretan parte hartzen dutenek. Bestalde, V. Txapel jaurtiketa lehiaketa jokatuko dute, 19:00etan.

Irailaren 16ko Baserri Egunaren antzera, Alluitz Natura enpresak eta Abadiñoko Udalak antolaturiko ekintza da irailaren 18an lehenengoz egingo duten Transhumantzia herritarra ere. Atxartetik abiatuko dute, 10:00etan, Urkiola helmuga izango duen I. Transhumantzia herritarra. Eguerdian Txakurzulon geldialdi bat egin ostean, Urkiolara 12:30ean ailegatzea dute aurreikusita. Ondoren, 14:30ak arte, umeentzako tailerrak eskainiko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!