Jon 'Peli' Larruskain eta Aitor Bugalloren omenez kontzertua egingo dute Muntsaratzen

Anboto 2016ko abu. 30a, 11:40

Barikuan, irailaren 2an, hasiko dira Muntsaratz auzoko jaiak, eta jaien lehenengo egun horretan egingo dute aurten auto istripuz hil diren Jon 'Peli' Larruskain eta Aitor Bugallo herrikideen omenezko kontzertua. The Artichokes, Crap eta Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldeek joko dute 23:00etan hasiko den emanaldi horretan.

Barikuan, 19:00etan, ipiniko dute Donien Atxa, eta asteburu osoan zehar askotariko ekintzak izango dira Muntsaratz auzoko jaietan. Zapatuan, esaterako, Mozorro eguna ospatuko dute, eta buruhandiak, umeentzako puzgarriak, eta disko dantza antolatu dituzte bertaratzen direnek goza ditzaten.

Irailaren 10 eta 11ko ekitaldiekin emango dituzte Muntsaratz auzoko jaiak amaitutzat: irailaren 10ean, 13 urte artekoentzako futbito txapelketa izango da, eta Duatloi txikia, irailaren 11n.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!