Mendiolako San Kristobalak hasiko dira gaur

Anboto 2016ko uzt. 8a, 10:15

Gaur, 18:00etan, txopoa altxatzeagaz batera hasiko dituzte Mendiola auzoko San Kristobal jaiak. Hiru egunetarako egitaraua prestatu du Jai Batzordeak, gaur, bihar eta etziko. Ohiturari jarraituz, 20:30ean berakatz zopa jan, eta kontzertuak izango dituzte gozagai, 22:00etan. Lau taldek joko dute: Drug Rockets, Niña Coyote eta Chico Tornado, Riff Truckers eta Txapito Guzman & Ibarrako Langostinuek taldeek.

Uztailaren 9koa, berriz, erromeriazaleen gaua izango da Mendiolan: Luhartz taldea arituko da, 22:00etan. Erromeria hasi orduko, egun osoan, beste hainbat ekintza izango dira bihar Mendiolako jaietan: auzoko baserrien argazkien erakusketa egingo dute, 11:30ean; meza, 12:00etan; kotxe zaharren erakusketa, 13:00etan; eta herri bazkaria, 14:30ean. Bazkalosteko umeen jolasen ostean, ardi-txakurren txapelketa eta tortilla txapelketa egingo dituzte.

Barikua eta zapatua ondo aprobetxatuta, domekan dantzarien emanaldia izango da, 12:30ean, eta Mariachi Amatitán taldearen zuzeneko musika, 20:30ean. Mariatxien saioaren ostean kenduko dute Donien Atxa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!