'Abadiño, ongi etorri' promozio bideoa sareratu du udalak

Anboto 2016ko uzt. 7a, 15:58

Herriaren kultur, aisialdi eta natur arloko aberastasuna erakusteko helburua duen bideoa zabaldu du Abadiñoko Udalaren merkataritza, turismo eta landa garapen arloak, interneten. Bisitariak Abadiñora erakartzea dute helburu.

Bi ama-alaben ibilerek gidatuta, Abadiñoko hainbat leku ikusgarritan barrena darama bideoak ikuslea. Besteak beste, Urkiolako Parke Naturala, Alluitz, Aitz Txiki eta Untzillaitz mendiak agertzen dira, edo baita Muntsaratzeko dorrea eta hainbat jauretxe. Herriko kultur eta kirol arloko hainbat tradizio ere erakusten ditu bideoak.

Udalak azaldu duenez, bideoaren hainbat ale DVD formatuan ere atera dituzte, eta ekitaldi instituzionaletan banatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!