Abadiñoko Merkatari Elkartearen logoa aurkeztu dute

Anboto 2016ko ekainaren 30a

Lehiaketa bidez aukeratu du Abadiñoko Merkatari Elkarte sortu berriak aurrerantzean taldearen irudia izango den logoa. Nieves Caviedes abadiñarrak egindako irudia aukeratu dute.

Ekainaren 28an egin zuten Abadiñoko Merkatari Elkarteak antolaturiko logo lehiaketaren sari banaketa. Otzara bat jaso zuen Nieves Caviedesek saritzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!