Bigarren eskuko azoka solidarioa antolatu du Gorabidek

Anboto 2016ko eka. 17a, 10:20

Adimen ezintasuna duten pertsonen aldeko Gorabide elkarteak Atxarten daukan zentroko kideek antolaturik, bigarren eskuko azoka egingo dute, ekainaren 19an, Abadiñon. 10:00etatik 14:00etara, Ferialekuan egongo dira azokako erakusmahaiak.

Bigarren eskuko arropa eta askotariko objektu eta tresnak salduko dituzte azokan. Erakusmahaia ipintzeko, bost euro ordaindu beharko du partaide bakoitzak, eta izen-ematetik lortutako dirua Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan lanean diharduen Kantabriako AMPROS elkarteari emango diote. Adimen urritasuna duten pertsonei laguntzen die elkarte horrek Saharako kanpamentuetan.   
Aurreko urteetan ere parte hartu izan dute Atxarte egoitzako kideek Abadiñoko bigarren eskuko azokan. Aurten, baina, beraien esku egon da azokaren antolakuntza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!