Gazteentzako barbakoa egingo dute, ekainaren 24an, Muntsaratzen

Anboto 2016ko eka. 15a, 14:17

Gazteentzako jaia antolatu du Abadiñoko Udalak, ekainaren 24rako. Udaleko gazteria arloak antolatu duen Aisialdi Gaztea egitarauari amaiera emango diote Muntsaratzeko piknik-guneko hitzordu horrekin.

18:00etatik 22:00etara bitartean, barbakoa egingo dute, besteak beste, Muntsaratzen.

Ekainaren 22ra arte, Errota kultur etxean zein Udal Mediatekan eman daiteke jaian parte hartzeko izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!