12:00etako txupinazoagaz hasiko dute egitaraua, eta bazkari herrikoia egingo dute, 15:00etan. Horren aurretik, goizean, auto erakusketa eta umeentzako jolasak egingo dituzte. Kontzertuak antolatu dituzte, gauerako: Eskorbuto eta Parabellumen bertsioak, eta Baske Street Boys, Habemus Papam, eta Los Amaia taldeen musika izango dira entzungai.