San Antonio eguna ospatuko dute, gaur, Urkiolan

Anboto 2016ko eka. 13a, 09:05

Hogei saltoki eta 124 abelburu batuko dituen azoka egingo dute, besteak beste, gaur, Urkiolan. Ohi bezala, meza nagusia egingo dute 12:00etan, eta Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolarien saioa izango da, ondoren.

12:00etan ezezik, 10:00etan, 11:00etan, 13:00etan eta 18:00etan, ere egingo dituzte, San Antonio eguneko mezak Urkiolako santutegian.

Gainera, arratsalderako ere antolatu ditu Urkiolako jai batzordeak San Antonio egunerako ekintzak: Electromotores txarangaren kalejira, esate baterako.

Domekarako ere egitaraua

Ekainaren 19an ospatuko dute San Antonio egunaren errepetizio eguna. Mezak, herri kirolak, soka-dantza, bazkaria, Aiko taldearen erromeria eta Bizkaiko gaiteroen emanaldia izango dira, besteak beste.

Doako autobusak Abadiñotik

Gaur zein ekainaren 19an ere Urkiolara joateko doako autobusa ipiniko du Abadiñoko Udalak. Txaporta plazan eta Traña-Matienako eskolaren aurrean jendea batu ostean hartuko du autobusak Urkiolarako bidea.

Urkiolara joateko autobusak 09:00etan, 10:00etan eta 11:00etan aterako dira Txanportatik; eta 17:00etan eta 18:00etan bueltakoak, Urkiolatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!