Lidlek Muruetan saltokia zabaltzeko proiektuarekin aurrera jarraituko du

Anboto 2016ko eka. 10a, 13:41

Mercadonak Abadiñon saltokia zabaltzeko proiektua alboratu ondoren, Lidleko ordezkariek ANBOTOri baieztatu diotenez Abadiñon saltokia zabaltzeko beraien asmoak aurrera darrai.

Abadiñoko udalak Muruetako lurrak birkalifikatu eta hainbat saltoki zabaltzeko plana zuela iragarri ondoren, herriko hainbat komertziok Kaleartean plataforma sortu zuten. Eskualdean gai honen inguruko hainbat eztabaida sortu ondoren, Mercadonak Abadiñon saltokia zabaltzea alboratu duela jakitera eman zuen pasadan asteburuan. 

Lidlek berriz, proiektuarekin aurrera jarraitzen duela adierazi dio ANBOTOri. Enpresa horretako ordezkariek adierazi dutenez, beraien hasierako asmoak mantentzen dituzte eta proiektuaren eboluzioaren zain daude. Bestalde, Lidleko ordezkariek nabarmendu gura izan dute, "denboratxo bat" daramatela Durangaldean, Iurretan zehazki, inguruko herritarrei beraien zerbitzuak eskaintzen.

 



ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!