Lana bilatzen laguntzeko ikastaroa

Anboto

Hamazazpi eta hogeita hamar urte arteko gazteak lana bilatzeko tekniketan trebatzeko ikastaroa antolatu du Abadiñoko Udaleko Gazteria sailak, “lana bilatzeko gazteen ahaleginak arrakastatsuak izatea” lortzeko. Bihar goizean burutuko dute ikastaroa, Traña-Matienako Errota kultur etxean. Besteak beste, hautaketa prozesuei zelan aurre egin, curriculumak zelan idatzi, eta lan elkarrizketak zelan egin landuko dute ikastaro horretan parte hartzen duten gazteek.

Ima Zapartiez Abadiñoko Udaleko gazteria arloko zinegotziak azpimarratu duenez, lana bilatzerakoan, “garrantzitsua ez da profil profesionala bakarrik, inportantea da, baita ere, zeure burua zelan ezagutarazten diezun enpresei”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!