Bi autok istripua izan dute Abadiñon

Anboto 2016ko eka. 7a, 20:56

Istripuaren ondorioz emakumezko bat Galdakaoko ospitalera eraman dute. 

N-636 errepidean, Abadiño parean, bi autok istripua izan dute. Arratsaldeko 19:00ak inguruan gertatu den istripua Durangorako noranzkoan izan da. Istripuaren ondorioz, emakumezko bat arin zauritu da eta Galdakaoko ospitalera eraman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!