Abadiñoko Udalak aho batez eskatu du Gorka Fraile presoaren osasunerako eskubidea berma dezatela

Anboto 2016ko eka. 1a, 09:09
Udaletxe aurrean elkarretaratzea burutu zuten, atzo, udalbatzaren aurretik, Sarek deituta.

EH Bilduk aurkeztu zuen Gorka Fraile preso durangarraren eskubideak aldarrikatzen dituen mozioa atzoko osoko bilkurara, eta Abadiñoko Independienteak eta EAJko ordezkarien babesa lortu zuenez, aho batez onartua izan zen. Fraileri osasunerako eskubidea bermatzeko eskatzen du die erakunde publikoei, beraz, Abadiñoko Udalak. 

 

 

Gorka Fraileri, beste edozein herritarri bezala, erakunde publikoek oinarrizko eskubideak bermatu behar dizkiotela adierazi zuen Jose Luis Navarro alkateak. Ildo horretatik, "giza eskubideak edozeren gainetik daudelako", mozioagaz bat egingo zutela iragarri zuen Eneko Etxebarria zinegotzi jeltzaleak.

Badajozeko (Extremadura) kartzelan dago Gorka Fraile preso durangarra, eta minbiziari aurre egiteko ebakuntza egin zioten duela bederatzi hilabete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!