Gerbas agurtu eta amaitu dituzte San Trokaz jaiak Abadiñon

Anboto 2016ko mai. 22a, 20:56

Gerbas sortu zuen herritar taldea ere gogoratu dute.

Ohiturari eutsiz, puxikekin lotutako Gerbas aireratu eta zeruan galdu denean San Trokaz jaiei amaiera eman diete abadiñarrek. Aurten Gerbas sortu zuen herritar taldea gogoratu gura izan dute. Horregatik gaur egungo jai batzordeko kide bategaz batera, Gerbas sortu zuten sasoi hartako kide batek ere parte hartu du ekitaldian. Baita, 2006an jaiotako neskato batek ere, urte horretan jaiotako neska-mutikoak omendu gura izan dituztelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!