Murueta auzoko birkalifikazio proposamenaren gaineko bere iritzia eman du EAJk

Anboto 2016ko mai. 19a, 10:04

Murueta auzoko lursail bat jarduera ekonomikoetarako lurzoru izendatzeko aukeraren aurrean duen jarreraren berri eman du Abadiñoko EAJk, prentsa ohar batean. Enpresa bik "Abadiñon ezartzeko interesa" agertu izana "aukera" bezala ikusten dute jeltzaleek.

Muruetako egitasmoari loturiko hainbat proposamen luzatu ditu, ohar horretan, Abadiñoko EAJk: "Supermerkatu bi horiek Matienan eta Zelaietan izan dezaketen eraginaren azterketa bat eskatu deizaiola udalak enpresa aditu bati"; "Enpresa berri horien ezarpenak sorraraziko lituzkeen diru sarreren parte bat herriko denda txikiak bultzatzeko inberti dezala udalak"; "Abadiñoko langileak kontratatu ditzaten akordioa lotzea udalak enpresa biekin"; eta "supermerkatu berriek euren produktuak bertoko produktoreei eros diezazkietela bultzatzea".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!