Bazkaria, jolasak eta poteoa egin dituzte dozenaka gazteren artean, eta jaiak oraindik aurrera egingo du. Izan ere, gaueko 24:00etarako playback lehiaketa deituta dago. Beraz, lagunartean ondo pasatzeko aitzakia ederra daukate. Gainera, lehiaketaren ostean Ze Esatek! taldearen kontzertuagaz dantza egiteko aukera ere edukiko dute.
Bihar, domeka, Portugaleko gastronomia dastaketa, Jaizale txistularien kontzertua eta jubilatuen bazkaria egongo dira egitarauan, besteak beste.