Traña plazan egingo dute erakustaldia, 12:00etatik aurrera. Alex Txikon alpinistak bere ohiko laneko jantzia aldatu, eta aizkora eskuan hartuta osatuko du lana. Inaxio Perurenak aitaren ofizioan jardungo du, harri-jasotzen, hain zuzen ere. Bihurri, ostera, perimetro handiko enborretan espezializatutako aizkolaria da, eta hainbat mailatan munduko errekorra ere hautsi izan du. Urte luzez ikuskizun ugari eskaini izan ditu Euskal Herrian zehar.
Semea ere bai
Bitxikieria lez, Bihurriren semeak ere parte hartuko du jaialdian: Hodei Ezpeletak. Aizkolari gaztea izan arren, plazetan esperientzia duen mutila da. Julen Mendieta ere aizkoran ibiliko da.
Txapelketa ugari
Herri kirolez gainera, herritarren arteko txapelketa ugari ere prestatu dituzte jaietarako. Esate baterako, maiatzaren 7an, ugasixo txapelketa burutuko da merkatu plazan, 16:00etatik aurrera.
Bestalde, egun berean, paella txapelketa egingo dute merkatu plazan, goizean zehar. Gastronomiagaz jarraituta, eta hilaren 7an ere, tortilla txapelketan ere parte hartzeko aukera egongo da. 17:30ean hasiko da lehiaketa hori.