Muruetako merkatalgune berriaren egitasmoaren inguruko berbaldia, astelehenean

Anboto 2016ko api. 21a, 16:46

Murueta auzoan Lidl eta Mercadona enpresek saltoki berri bi zabaldu ahal izateko, udal gobernu taldeak herriko arau subsidiarioak aldatzeko daukan egitasmoa azalduko dute apirilaren 25eko batzarrean. Traña-Matienako Errota kultur etxean izango da hitzaldia, 19:00etan.

Abadiñoko udaleko gobernu taldeak orain aste batzuk iragarri zuen bezala, Lidl eta Mercadona enpresek herrian saltoki berriak zabaldu ahal izateko, Murueta auzoko lursailaren izenbapena aldatu behar du Abadiñoko Udalak. Lursail hori jarduera ekonomikorako baliatzea ahalbidetzeko, herriko Arau Subsidioarioak aldatu beharko lituzke udalak. Herriko hirigintza araudian aldaketa horiek egiteko, baina, parte hartze prozesu ez lotesle bat egin behar du udalak, EAEko Lurzoruaren Legearen arabera. Prozesu horren barrukoa da asteleheneko batzarra. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!