Uztailean hasi ahalko dituzte udalekuak, aurten, 4 eta 10 urte artekoek

Anboto 2016ko api. 21a, 09:00

Udalak asteon zabaldu duen oharrean azaltzen denez, udalekuak lehenago hasteko aukera izango dute, aurten, 2006 eta 2012 urteen artean jaioetakoek: uztailaren 5etik egingo dute eskaintza.

Lau egun gehigarri horiek ez dute udal laguntzarik izango, eta, beraz, udalekuak lehenago hastea gura dutenek, 60 euro gehiagarri ordaindu beharko dituzte. Apirilaren 27a baino lehen jakinarazi beharko dute aukera hori baliatu gura dutenek: Errota kultur etxean zein Udal Mediatekan ahalko dute izena eman. Gobernu taldeak adierazi duenez, herriko ikastetxe bietako guraso elkarteek egindako eskaria dago aldaketa horren jatorrian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!