Batzarrerako deia, merkatarien elkarteko kide izan gura dutenei

Anboto 2016ko api. 20a, 14:25

Herriko dendari eta tabernari guztiak gonbidatu dituzte, apirilaren 25ean, 15:15ean, Traña-Matienako Errota kultur etxean egingo duten batzarrera.

Urte honen hasieran eratu eta martxo amaieratik elkarteen errejistroan izena emanda dagoen Abadiñoko Merkatari Elkartera batu gura duten guztiei kide egiteko aukera eskainiko diete, asteleheneko hitzordu horretan. Batzarrera bertaratu ezin arren, elkarteko kide egiteko interesa dutenek, berriz, helbide elektroniko honetara idatzita jaso dezakete informazioa: amemerkatarielkartea@hotmail.com.

Udaleko gobernu taldea jardun zen, iazko urte amaieran, Abadiñoko merkatarien elkarte honen sorrera bultzatzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!