Bederatzi urteko neskato bat San Trokazetako kartel lehiaketako irabazle

Anboto 2016ko api. 14a, 11:20

Eskuz eginiko marrazki bat izan da urte honetako kartel lehiaketako irabazlea.

2016ko San Trokazetako kartel lehiaketa irabazi du Oneka Elorriaga 9 urteko abadiñarrak. Eskuz eginiko lanak eman dio saria Elorriagari. Beraz, bere marrazki horrek iragarriko ditu maiatzaren 12an hasi eta 22an bukatuko diren jaiak.

Abadiñoko Udalak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, aurten lehiaketara 2006an jaiotako haurrak bakarrik aurkeztu ahal izan dira. Hori horrela, urte horretan jaiotako herriko haurrei aitortza berezi bat egin nahi die jai batzordeak. Orai arte, San Trokaz egunean lehen jaunartzea egin duten haurrei eman izan zaie San Trokaz eguneko protagonismoa, baina aurten Jai Batzordearen asmoa izan da 2006an jaiotako umeei ematea, lehen jaunartzea egindakoak izan nahi ez izan. 

Gainera, maiatzaren 15ean, Elorriagak eta bere adinekoek, taldeko argazki bat atera eta zuhaitz bat landatuko dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!