Dantzariak bazkalorduan hartzeko izen-ematea

Anboto 2016ko mar. 25a, 10:00

Apirilaren 10ean ume dantzarien XVI. jaia egingo dute, Traña-Matienan. Ohi bezala, beste herri batzuetatik etorriko diren umeak herriko etxeetan bazkalorduan hartzeko izen-ematea hasi dute. Apirilaren 5a baino lehen, Traña-Matienako Errota kultur etxean, Petiterenean edo Hezgarrin egin daiteke.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!