Aisialdi Gaztea egitarauaren barruan, gaupasa, Traña-Matienako eskolan

Anboto 2016ko mar. 14a, 10:25

Aisialdi Gaztea egitarauaren barruan, Traña-Matienako eskolan pasatuko dute izena ematen duten gazteek, martxoaren 18tik 19rako gaua. Martxoaren 18an, 18:00etan Traña-Matienako kiosko plazan elkartuko dira, eta hurrengo egunean, 13:00etan, emango dute ekimena amaitutzat.

Ekimenean parte hartu gura duten gazte abadiñarrek, martxoaren 16a baino lehen, Udal Mediatekan zein Errota kultur etxean eman behar dute izena.

Gaupasarako, gazte bakoitzak bere estera, lo-zakua, literna, afaria eta garbitasunerako gaiak eraman beharko dituela aurreratu dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!