Motor eta auto baten arteko istripua gertatu da Abadiñon

Anboto 2016ko martxoaren 12a

Motor gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Ford Focus auto baten eta Honda motor baten arteko istripua gertatu da gaur 16:20 inguruan Abadiñoko Murueta kalean.Ertzaintzako iturrien arabera gidaria ez da larriki zauritu, baina, besteak beste, saihets-hezurretan jasotako kolpearen ondorioz Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!