Gaur goizeko 08:10ean bi autoren arteko istripua gertatu da A-8 autobidean, Abadiño parean (85. kilometroan) eta Irunerako noranzkoan. Istripuaren ondorioz hiru lagun Galdakaoko ospitalera eraman dituzte. Bidea garbitu bitartean errei bat itxita egon da.
Kotxe bat irauli da Amaiterminen
Goizeko 07:15ean beste istripu bat gertatu da BI-623 errepidean, Urkiola igaro ondoren dagoen Amaitermin (Abadiño) auzoaren inguruan. Auto bat bidetik irten eta iraulita geratu da. Ondorioz, lagun bat Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman dute.