Martxoaren 31ra arte dago martxan San Prudentzio jaietako kartel lehiaketa

Anboto 2016ko mar. 7a, 09:00

Apirilaren 27tik maiatzaren 8ra bitartean, Traña-Matienan, ospatuko dituzten San Prudentzio jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da. 

Martxoaren 31 orduko, Udal Mediatekan edo Errota kultur etxean aurkeztu daitezke lanak, eta apirilaren 22an egingo dute sari banaketa ekitaldia. Sari bi daude jokoan: 12 eta 18 urte arteko irabazleak opari-bono bat jasoko du, eta 250 euro, 18 urtetik gorako irabazleak.

Ohi bezala, Traña-Matienako Errotan kultur etxeko erakusketan ipiniko dituzte lehiaketara aurkezturiko lan guztiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!