Misiolariak eta misio taldeetako partaideak elkartuko dira, zapatuan, Urkiolan

Anboto 2016ko mar. 3a, 10:00

Euskal Elizbarrutietako Misioak kanpainaren barruan egingo dute, martxoaren 5eko topaketa, Urkiolako Santutegian. "Misio bokazioa suspertzeko", eta misiolariak eta misio taldeetako partaideak elkartzeko helburuagaz antolatu dute hitzordua.

Ekimenaren antolatzaileek aurreratu dute, Kongon eta Ekuaderren lanean diharduten hainbat misiolari gonbidatu dituztela 10:30etatik 12:00etara burutuko duten ekitaldira. Aurreratu dutenez, otoitz ibilaldi bat egingo dute, "lurraren eta behartsuen deiadarra entzuteko" helburuagaz.

Zapatuko ekintzetan parte hartzea gura dutenei 943 427754 telefonora deituta izena ematea eskatu diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!