Motorzale bat zauritu da Abadiñon, auto bategaz izandako istripuan

Anboto 2016ko ots. 26a, 22:27

Auto eta motor baten arteko istripua izan da, gaur, Traña-Matienatik (Abadiño) Durangorako BI-3333 errepidean. Motor-gidaria zaurituta eroan dute erietxera.

Erzatintzak baieztatu duenez 30,8  kilometro-puntuan izan da talka eta motor-gidaria erietxera eroan dute. SOS-Deiak zabaldu duenez Galdakaoko erietxera eroan dute motor-gidaria.

Garabiak kendu du motorra errepidetik, Ertzaintzak azaldu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!