Hezkidetzari buruz jardungo dira abadiñarrak, aste honetarako antolatutako jardunaldian

Anboto 2016ko otsailaren 22a

Sexualitate aholkularitzarako eta indarkeria matxistaren prebentziorako AbadiñoSex guneak bultzaturiko ekimena da hezkidetzari buruzko berbaldiena. Hezkidetza sexismoaren kontrako tresna eraginkorra dela azalduko diete gurasoei. Otsailaren 22tik 24ra egingo dituzte saioak.

Traña-Matiena eskolan egingo dituzte saioak, otsailaren 22an, 23an eta 24an; Haur Hezkuntzako umeen familiei zuzenduriko saioa egingo dute 22an; LHko lehenengo zikloko umeen familiak deituko dituzte 23ko hitzordura; eta LHko bigarren zikloko umeenak, 24an.

Sexualitatearen inguruko aholkularitza eskaintzen diete gazteei, 2013. urtetik, AbadiñoSex zerbitzuan. Txanporta kultur etxean egoten dira aholkulariak hileko lehenengo astelehenetan, eta Traña-Matienako udalaren lokalean, hileko hirugarren astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!