Bost saltokitako errotuloak euskaraz ipintzeko diru-laguntza emango du Abadiñoko Udalak

Anboto

Abadiñoko Udalak jakitera eman duenez, bost dendak jasoko dute errotuluak euskaratzeko diru-laguntza. Sei dendak aurkeztu dute eskaria, eta baldintzak bete dituzten bostek jasoko dute diru-laguntza.

Udalak azaldu du, errotulazioa euskaratzearen kostuaren erdia dela Abadiñoko Udalak subentzionatuko duena, eta guztira 1.095 euroko partida bideratuko dute ekimen horretara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!