San Blas jaiak 2016

Burduntziko bildots txapelketagaz amaituko dituzte San Blas jaiak

Anboto 2016ko ots. 12a, 11:45

Ohiturari eutsiz, San Blas jaietako bigarren astebururako, XXVIII. Burduntziko bildots txapelketa antolatuko dute Abadiñon. Tartean, txakoli erakusketa ere prestatuko dute. Ondoren, 14:00etan, bildots bazkarian bilduko dira probalekuan. Ekitaldi honekin 2016ko San Blas jaietako egitarauari amaiera emango diote.


Erlete garaile
Astelehenean idi proben azken jardunaldia jokatu zuten. Erlete izan da, aurten, Abadiñoko idi probetako San Blas Saria eskuratu duena. Horrela, 1.750  euro, garaikurra, txapela eta manta eraman ditu etxera. Iñaki Lopategi izan da 1.450 euroko bigarren saria eskuratu duena. Hirugarren, Oliden sailkatu da, 1.200 euroko sariagaz.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!