Emakumeentzat sarrera doan jartzea idi proben antolaketan dabilen pertsona baten ideia izan zela azaldu du Navarrok: "Familia bati gastu guzti hori ez eragitea nahi zuen, baina ez du zentzurik, aita-semeak joanez gero, biek ordaindu beharko lukete; ez dauka zentzurik". Udal arduradunek kartelaren berri izan zutenean, orduantxe kendu zutela azaldu du alkateak.
Sare-sozialetan ika-mika sortu duen gaia izan da hau. Abadiñoko EH Bilduk, esaterako, gogor kritikatu zuen kartela: "Egiten den genero bereizketa honek, emakumea bigarren mailan uzten du, hauek sarrera ordaintzeko autosufizienteak izango ez balira bezala."
Gaur izango dira azken idi probak Abadiñon. Arratsaldeko saioa 17:00etan izango da, eta 22:00etan egingo dituzte azken probak. Amaitutakoan, sari banaketa egingo dute.