San Blas jaiak 2016

Ortu sozialen taldeak errifak salduko ditu San Blas egunean

Anboto 2016ko ots. 3a, 10:46

Ortu Sozialen proiektuagaz aurrera egiteko diru-iturriak lortzeko, San Blas egunean errifak salduko dituela eman du jakitera Ortu Sozialen taldeak. Inguruko nekazarien produktuen otzara zozkatuko dute.


Taldeko kideek gogora ekarri dute, lursail publiko batean ortuak ipintzeko proiektuari “oztoporik ez” jartzeko borondatea agertu zuela alkateak, urrian. Kritikatu dute, proiektua laguntzeko ezelako borondaterik ez duela, orain, gobernu taldeak. “Ez dute asmorik proiektuari ezelako diru-laguntzarik emateko”, diote taldekideek. Hala ere, “ortu sozialen egitasmoagaz aurrera” egingo dutela iragarri dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!