Egunak argitu aurretik hasi dira Abadiñon, San Blas eguneko azoka prestatzen. Egunaren lehen orduetan euria izan bada ere, goizak aurrera egin ahala atertzera joko duela esan dute Euskalmet metereologia agentziako kideek. Nekazaritza, abeltzaintza eta artisautza postuak, ehun baino gehiago izango dira gaur. Aurten ganadu onenaren lehiaketa berreskuratu dute. Egunak eragiten dituen koordinazio lanetarako, 86 langabetu kontratatu ditu Abadiñoko Udalak. (San Blas eguneko egitaraua)