San Blas jaiak 2016

San Blas eguneko egitaraua

Anboto 2016ko ots. 3a, 08:59

- Goizetik eguerdira arte: Azoka eta abelburu erakusketa, Zelaieta auzoko sei gunetan. Ganadua, baserri-tresneria, burdineria, ortuariak, fruta, gaztaia, txakolina, ogia, eztia, artisautza eta landareak

- Egun osoan: Azoka Aminstia plazan: artisauak, barazkiak, garagardoa... Zuzeneko emanaldiak, kontzertuak, bakarlariak.

- 09:00 Txanbolin taldeko txistularien kalejira

- 11:00 Meza nagusia, San Trokaz elizan

- 12:00 Bertsolariak Ferialeku plazan: Beñat Ugartetxea, Xabier Amuriza eta Eneko Abasolo Abarkas.

- 12:30 Herri kirolak, probalekuan:
Aizkolariak: Bihurri, Arria V, Larretxea eta Mendieta
Harrijasotzaileak: Izeta II eta Izeta IV

- 13:00 AHTren aurkako manifestazioa, Gaztetxetik

- 15:00 DJ Bull Elkartasun Lonjan

- 17:00 Erromeria, Ferialeku plazan: Lotxo taldea.

- 20:00 Akerjenbe Sound Sistema, Gaztetxean

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!