Zelaieta eskolako aterpearen segurtasunaz kezka agertu du EH Bilduk

Anboto 2016ko ots. 1a, 10:40

Joan zen martitzeneko udalbatzarreko galdera eta eskarien tartean mahaigaineratu zuen Abadiñoko EH Bilduk, Zelaietako eskolako aterpeari buruzko kezka, eta asteburuan, honakoa publiko egin du sare sozialetan: "Udaletxeak eskatutako bi txosten teknikoren arabera", Zelaietako eskolako aterpea "itxita egon beharko" litzatekeela.

EH Bilduren berbetan, "enpresa independiente bik egindako kalkulu eta neurketen arabera, aterpeak dituen ezaugarri mekanikoak ez datoz bat segurtasun baldintza minimoekin".

Gobernu taldeari eta Jose Luis Navarro alkateari "arduragabeki" jokatzea egozten dio EH Bilduk, eta egoera hori orain arte "ezkutuan gorde" izana.

Komunikabideak deitu ditu EH Bilduk, bihar, gaiaren inguruko bere salaketaren berri jasotzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!