Martxoaren 8ko egitaraua iragartzeko kartel lehiaketa

Anboto 2016ko urt. 25a, 09:00

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua zabaltzeko, kartel lehiaketa antolatu du Abadiñoko Udalak.

Otsailaren 19ra arteko epea egongo da lanak lehiaketara aurkeztu ahal izateko. Errota kultura etxean zein Udal Mediatekan, edo posta bidez, Abadiñoko udaletxean aurkeztu daitezke kartelak.

Lanak teknika librean egin ahalko dira, baina Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna leloa agertu beharko dute.

Epaimahaiak irabazle hautatzen duen kartelak 500 euroko saria jasoko du, eta herriko kartel onenarentzako 150 euroko akzesita ere emango du Abadiñoko Udalak. Aurkezten diren kartel guztiekin erakusketa antolatuko dute, martxoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!