Lehenengo Espeleo Astea antolatu du GEMA taldeak

Anboto 2016ko urt. 21a, 09:00

Hitzordu bi izango dira, GEMA taldeak antolatu duen Abadiñoko I. Espeleo Astean: Mendi Film festibalean saritutako film bat proiektatuko dute urtarrilaren 26an, eta Mañariko Askondo koban egindako aurkikuntzen berri emango dute 28an.

Bilboko Mendi Film Festival jaialdian sarituriko Urzulo filma emango dute, urtarrilaren 26an, 19:00etan, Traña-Matienako Errota kultur etxean. Aloña mendi taldearen lana da aipaturikoa, eta euskarazko film onenaren saria jaso zuen Bilboko zinema jaialdian.

Bestalde, Mañariako Askondo kobazuloan egindako aurkikuntzen inguruan, Primeros habitantes, primeros artistas izenburuko berbaldia eskainiko dute, Diego Garate eta Joseba Ríos arkeologoek, urtarrilaren 28an, 19:00etan, Errota kultur etxean.

1987an Abadiñon sortu zuten GEMA espeleologia taldeak antolatu du I. Espeleo Aste hau, sortu zenetik Durangaldeko eta Arratiako 400 kobatik gora katalogatu dituen taldea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!