2016/01/17 12:00 - 20:00
Urtarrilaren 15erako, Abadiñoko umeentzako ipuin kontalarien saioak, tailerrak eta bisita gidatuak antolatu dituzte Santutegian.
Urtarrilaren 17an, San Anton eguna ospatzeko ere, hainbat ekintza antolatu dituzte Urkiolan:
12:00etan, 13:00etan eta 18:00etan, Mezak ospatuko dituzte (12:00etakoan animalien eta ogien bedeinkazioa egingo dute).
12:00etatik aurrera, Asier Otamendi eta Felipe Zelaieta bertsolarien eta Jose Luis Cantabrana txistulariaren saioa entzuteko aukera izango da, Urkiolan.
12:30ean, arrano eta hegazti harraparien erakustaldia eskainiko du, Azeri Taldeak.